Osasun neurriak

Kaixo familia,

Egun hauetan gizartean COVID-19 kutsatzeen gorakada izaten ari dela entzuten ari gara medio desberdinetan. Kurutziagan ere kasuen kopurua hazi egin da, beraz gizarteko joera hori ez zaigu arrotza geratu.

Hori dela-eta, hartu beharreko osasun neurriak areagotzeko eskatzen dizuegu. Zuen seme-alabek sukarra, eztula, beherakoa, eztarriko mina… bezalako sintomak izanez gero, ikastolara ez ekartzeko eskatzen dizuegu.

Eskari hau ez da mugatzen COVID-19 kasuetarako bakarrik, beste gaixotasunen hedapena ekiditeko ere bai, eta kontutan hartzeko eskatzen dizuegu.

Kurutziaga ikastola