Epea: uztailaren 24tik irailaren 30era.
- 2020-2021 ikasturtean beka onuradunak izan zirenak eta aurten ere egitea nahi dutenek: emailez jasoko dituzue aurre-inprimakia(k) eta jarraibideak irailaren 6tik aurrera.
 - 2020-2021 ikasturtean eskaria egin ez zutenak eta aurten egitea nahi dutenak edota iaz ukatua izan zitzaienak (baldintza ekonomikoak betetzen dituzuela uste baduzue): bete galdetegi hau eta zurekin harremanetan jarriko gara hitzordua adosteko.
 
Kontutan hartu beharreko informazioa:
| MAILA | DIRU-LAGUNTZA | ERRENTAMUGA | 
| HH 0 ETA 1 URTE | Kuota: hileko 90€ | 1 | 
| HH 2 URTE | Ikasketak: 200€
 Bazkariak: 818,80€  | 
1
 1  | 
| HH 3-5 URTE | Ikasmateriala: 78€
 Bazkariak: 818,80€  | 
2
 2  | 
| LH | Ikasmateriala: 117€
 Bazkariak: 818,80€  | 
3
 2  | 
| DBH | Ikasmateriala: 159€
 Bazkariak: 818,80€  | 
3
 2  | 
EKONOMIA-BALDINTZAK (2020 URTEA)
| FAMILIAKO KIDEAK GUZTIRA | 1.ERRENTA MUGA | 2.ERRENTA-MUGA | 3.ERRENTA MUGA | 
| Euroak | Euroak | Euroak | |
| 1 | 8.871 | 11.937 | 14.826 | 
| 2 | 13.306 | 19.444 | 25.308 | 
| 3 | 17.742 | 25.534 | 34.352 | 
| 4 | 22.177 | 30.287 | 40.796 | 
| 5 | 25.726 | 34.370 | 45.598 | 
| 6 | 29.274 | 38.313 | 49.224 | 
| 7 | 32.822 | 42.041 | 52.810 | 
Aplika daitezkeen kenkariak :
- Familiaren errentaren %10a eskatzailea guraso bakarreko familia batean seme edo alaba denean diru iturri bakarra besteren konturako lana edo bere kasuan jasotako pentsioak izatekotan.
 - Familiaren errentaren %20a eskatzailea umezurtz absolutua eta 25 urtetik beherako denean.
 - Sarreraren %50a, kenkari hau kide kontagarri guztiei aplika dakieke, familia buruari eta bere ezkontideari izan ezik.
 - 525 € etxe berean bizi den seme-alabako, eskatzailea barne, maila orokorreko familia ugaria denean; eta 800 € maila berezikoa denean.
 - 1.811 € legez aitortutako ezintasuna duen kide konputagarri bakoitzeko, kenkari hau 2.881€ izango da ezintasuna %65koa edo gehiagokoa bada, eta 4.000 € eskatzaileak %33 eta %65 bitarteko ezintasuna izanik mugikortasun murriztuko gabezia egoeran dagoenean edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna duenean.
 - 1.176 € unibertsitate-ikasketak egiten ari den eta etxetik kanpora bizi den seme-alabako.
 
Agiri bidez egiaztatu ezean, ez dira kontuan hartuko egoera horiek.


		



