Berbarok “Labur Esanda” laburmetraien lehiaketaren bigarren edizioa burutu du

Berbaro elkarteak joan zen asteburuan “Labur Esanda” lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuen. Parte-hartzaileek filmean landu beharreko gaia, objektua eta esaldia jakin zituztenetik 24 ordu izan zituzten laburmetraia burutzeko. Lanak aurkeztu ostean, San Agustin kulturgunean egindako gala batean egin zuten sari banaketa.

II. edizioaren inguruko informazio gehiago, esteka honetan. YouTube bideo plataformara igotako bideoa ere ikusgai dago: