Urko Rodriguez (Kurutziagako zuzendari gerentea)
Gaur da urtebete biharamunean zuen seme-alabak ikastolara ez bidaltzeko esan genizuenetik. Urtebete pandemia berba gure elkarrizketa guztietan agertzen hasi zenetik. Bitxia da ze, momentu hartan Gasteiz ere urruti ikusten genuen (han eskolak itxita zeuden), eta bi egunera etxean konfinatuta aurkitu genuen geure burua. Oraindik ere, batzuetan, zaial egiten da sinesten.
Ikastolari dagokionez, egoerara moldatu eta erantzuten saiatu ginen. Adin tarte batzuetan errazagoa izan zen besteetan baino. Ez genuen denean asmatuko, baina ez ahaleginik egin ez genuelako. Gure hezkuntza jarduna genituen baliabideetara egokitu behar izan genuen, dena digital bihurtu, ikasle guztien konektibitatea bermatu…
Ikasturtea amaitu orduko hurrengo ikasturtea prestatzeari ekin genion. Egia esan, ez genekien irailean presentzialki hasteko modurik izango genuen ere. Badaezpada, etxetik jarraitu ahal izateko moduan prestatu genuen guztia eta baliabideak jarri genituen horretarako.
Ez nabil gezurretan esaten badut irailean uste genuena baino hobeto joan dela orain arteko ikasturtea. Suertatu da, bai, talde osoak etxera bidali behar izatea, zenbait ikaslek bolada luzeak egin behar izan ditutze etxean, irakasle taldea ere ez da libratu… Eta, hala ere, guztion artean egoerari erantzuteko gai izan gara.
Teknologia berriek eta gailuek garrantzi handia hartu dute hamabi hilabeteotan. Hezkuntza munduan ere, bestela egin ezingo genituzkeen gauzak egiteko bidea eman digute. Hori ikasi dugu. Baina ikasi dugu, batez ere, ez dagoela aurrez aurreko jarduna, gertutasuna, elkarrekin egotea eta elkarrekin ikastea ordezkatu dezakeen ezer.
Horregatik, gaurko mezu honekin esan gura dizuet, bihar, ostiralero legez, zuen seme-alabak ikastolara bidaltzeko lasai.
Eskerri asko guztioi!