DBH1: Txikipedia

Aste honetan zehar, DBH1eko ikasleek, Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak abiarazitako erronkari eutsiz, Txikipedia elikatzeari ekin diote Euskal Herriko hemezortzi ikastoletako beste hainbat ikaslerekin batera.

Ekimen honek helburu bikoitza izan du. Batetik, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume zientzialarienak, euskaraz sortzea, testuinguru digitalean (Txikipedia) euskararen presentzia areagotuz eta nabigatzeko hizkuntza ohituretan eraginez. Bestetik, artikulu kopuruari dagokionean, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko arrakala murriztea

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna baliatuz, proiektuaren jarraipena egin eta guztion artean zenbat artikulu argitaratu ditugun eta erronka gainditzetik gertu edo urruti gauden baloratu da.

Martxoaren amaieran erronka gainditu den edo ez jakingo dugu, lortu diren artikulu kopurua zehaztuz eta parte hartzaileei aitorpena eginez.