Ikaskoli: Zuberoako ikastolei laguntzeko Gabonetako saskiak

2003tik, Xiberoko ikastolek gabonetarako saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1600 saski salduz 17.000 euroko diru laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolek.
Ekimenaren helburuak:

– Xiberoko ikastolak laguntzea


– Xiberoko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Hiru saski aukeran

Ahüzki, Irati eta Orhi asakiak dituzu aukeran. Ikaskoliren webgunera jo eta bertan aurkituko dituzu xehetasunak. “Banaketa guneak” dioen atalean aukeratu (egoki baderitzozu) Kurutziaga Ikastola. Lagun edo ezagunen artean mezua zabaltzea ere eskertuko genizuke.