Datorren astelehenetik aurrera, HH4ko umeek euren gelen espazioa aldatuko dute. Umeek talde berean jarraituko dute baina espazio ezberdinean.
Dakizuenez, HH4koen espazioa 3 gelatan banatuta dago, eta talde bakoitzari espazio zehatz bat egokitu diogu. Hauetariko espazio bakoitzak bere berezitasunak ditu: batean eraikuntza handiak daude, beste batean tailerra, bestean talde txikian aritzeko txokoak.
Ume guztiek espazio ezberdinak eskeintzen duten aukerak erabil ditzaten, aldiro, talde bakoitzak espazio ezberdina erabiltzea pentsatu dugu.
Gela bakoitza kolore batez izendatuko dugu, eta honela talde bakoitzak zein gela egokitu zaion jakingo du.
Hurrengo asteko antolaketa ondorengoa izango da:
HH 4 A (Iratxe): gela horia (erdiko gela)
HH 4 B (Amaia): gela urdina (azkenengo gela)
HH 4 C (Yolanda): gela gorria (lehenengo gela)