LH: Sanfaustoei keinutxoa

Kaixo, familiak:

Aurtengoan, eguneroko hainbat kontu aldatu zaizkigun honetan, orain arte egin izan ditugun zenbait ekintza albo batera utzi behar izan ditugu, tartean, herriko jaiak.

Ikastolan, ez dugu Sanfaustoetako jaialdirik ospatu, baina jaialdia bertan behera utzi arren, herriko jaiei keinutxoa egin nahi izan diogu: geletan gaiari buruz hitz eginez eta ostiral honetako jolasaldia apurtxo bat girotuz.

Bihar, urriaren 16a, jolasaldiko tartea musikaz girotu eta mailaka antolatutako jolasak egingo ditugu. Patxikotxu eta Pantxika atera, artopilen banaketa ere egingo dugu eta ordu erdiz bada ere, jai giroaz gozatzeko tartea hartuko dugu. Jaietako arropa (alkondara zuria, praka urdinak eta zapia) jantzita etor daitezke ikastolara horrela nahi duten ikasleak.

Bizitzak aurrera jarraitu behar duelako, gora bihotzak!