Atzo hasi ziren DBHko ikasleak bertsolaritza lantzen Juanjo Respaldizaren gidaritzapean.
Borondatezko ekintza da eta astean behin elkartzen dira jolas orduan. Hemen dituzue DBH1 eta DBH2ko ikasleak, pandemiak eskatzen dituen neurriak kontutan hartuz eta mailaka ondo bereiztuta. Kopurua ikusita arrakastatsua izan dela esan daiteke.
Ziur ikasturte amaieran saio dotoreak eskaintzeko moduan daudela!