Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketa Kurutziagan

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Kurutziaga ikastolan. Hamar aritu ziren kantuan eta Maider Altuna izan zen puntu gehien lortu eta finalerako txartela lortu zuen bertsolaria. Leire Vargas ikastolako ikasle ohia lehenengo lauren artean  sailkatu zen eta, beraz, finalera sailkatzeko aukerak ditu oraindik.