“Zaporeak” elkartearentzako janari bilketa Durangon

Zaporeak elkarteak Euskal Herri mailan egin duen deialdiarekin bat egin du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, eta “larrialdiko janari bilketa” egingo dute Durangon. Irailaren 8an Moriako (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorioei erantzuteko antolatu dute janari bilketa.

Andra Mariako elizpean egingo dute bilketa, hiru egunez: urriaren 8an eta 9an arratsaldez egongo dira, 16:00-20:00 bitartean; 10ean, ostera, goizez egongo dira 10:00-14:00 bitartean.

Bilketarako, ondorengo elikagaiak zehaztu dituzte: arroz luzea, makarroiak, lekariak (dilistak, txitxirioak, babarruna), atuna eta sardinak latan, oliba olioa, espeziak (piperbeltza, piperbeltz zuria, kuminoa, currya), esne hautsak eta barrita energetikoak.