LH: KiVa Eguna bihar (urriak9)

KIVA EGUNA

Bihar, urriak 9, KIVA eguna ospatuko dugu ikastolan. Aurtengoan, egoera desberdin eta berezian ospatzea tokatu zaigu, baina eskola-jazarpenaren aurkako bidean aurrera egiten jarraitu behar dugu, errespetua abiapuntu, eta elkarren zaintza bide-lagun.

Ostegunean hasita, LHko ikasleek frontoia eta saski-baloi kantxa artean dagoen hesian koloretako eskuak eskegiko dituzte, bertan, tratu onen aldeko mezuak idatziko dituzte aurretik.

Ostiralean, LHko geletan 6. mailako ikasle batzuek grabatutako bideoan KIVA eguneko mezua entzun eta honen inguruan hausnartu eta solasteko aukera izango dute.

KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako bidean, aste honetan, familietan gaiari buruz hitz egitera gonbidatu nahi zaituztegu, denok norabide berdinean egiten badugu arraun, errazagoa izango da helburuak lortzen joatea.

Oharra: ostiralean web orrialdera igoko dugu 6. mailako ikasle batzuekin egindako bideoa.