2020-21 Ikasturterako jarraibideak
Datorren ikasturtera begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu ikastolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko. EAEko Hezkuntza Sailetik luzatuta jarraibideak hartu ditugu bide-orritzat. Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita.
Dokumentu honen printzipio nagusiak hauek dira: ikasle txikienen (HH/LH) eta zaurgarrien presentzialtasuna lehenestea; ikasleen alderdi emozionalari garrantzia ematea; transmisioa murrizteko higiene neurrien ohiturak bultzatzea eta familiekin koordinazioa sustatzea… Honekin batera, ikastolak bere osasun kontingentzia plana izango du eta guztiok behartuko gaitu beharrezko neurriak hartzera.
HH 1 ZIKLOA
Ekainean familiekin izandako bileretatik gaur arte ez dago aldaketarik. Egutegiak, ordutegiak eta antolaketak ez du izango gorabeherarik, beraz orduan emandako jaraibideak hartu kontuan.
HH 2. ZIKLOA
ORDUTEGIA ETA SARRERA-IRTEERAK
– Lehenengo astean goizeko ordutegia izango dela gogorarazten dizugu: 09:00-12:00
– Ordutegia ohikoa izango da (salbuespenak salbuespen): 09:00-12:00 eta 14:30-16:30
– Maila bakoitzak bere sarrera eta irteera izango ditu (espazio hauek seinaletika ezberdinarekin zehaztuta egongo dira. Ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko dizuegu). Gurasoak umeak utzi eta hartzeko lekuak zehaztuta egongo dira eta, behin hartuta, familiek ikastola utzi beharko dute.
– Garrantzitsua da, behin umeak hartuta, ikastolatik irtetea bai eguerdiz eta baita arratsaldez ere. Ikastolan bestelako jardunak dauden bitartean familiek ezingo dute bertan egon.
JANTOKIA:
– Lehenengo astean (eskolak goizez direnean), ikastolan bazkaltzen dutenek 11:50-12:25 bitartean bazkalduko dute eta ikastolak zehaztutako orduan hartuko dira ikasleak.
– Eskolak goiz eta arratsaldez direnean, ikastolan bazkaltzen dutenek lehen txandan bazkalduko dute: 11:50-12:25 bitartean. Gero, beraien zaintzaileekin, eta dagoen eguraldiaren arabera, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz, beste mailekin kontaktua ekidinez.
– Ikastolan bazkaltzen ez dutenek 12:00tan hartuko dute umea ohiko lekuetan (espazio hauek zehaztuta egongo dira seinaletika ezberdinekin).
LEHEN HEZKUNTZA
ORDUTEGIA eta SARRERA-IRTEERAK:
– Lehenengo astea ordutegi jarraia izango dela gogorarazten dizugu. 09:00-12:30tara (asteazkena izan ezik, 12:00tan bukatzen da).
– Ordutegia ohikoa izango da: goizez 09:00-12:30 (asteazkena izan ezik, 12:00tan bukatzen da), eta arratsaldez 14:30-16:30.
– Maila bakoitzak bere sarrera-irteerak izango ditu (espazio hauek seinaletika ezberdinarekin zehaztuta egongo dira. Ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko dizuegu). Gurasoak umeak utzi eta hartzeko lekuak zehaztuta egongo dira eta, behin hartuta, familiek ikastola utzi beharko dute.
– Garrantzitsua da, behin umeak hartuta, ikastolatik irtetea bai eguerdiz eta baita arratsaldez ere. Ikastolan bestelako jardunak dauden bitartean familiek ezingo dute bertan egon.
JANTOKIA:
– Bigarren, hirugarren eta laugarren txandatan bazkalduko dute LH-koek:
o LH1-LH2: 12:35-13:05 bitartean bazkalduko dute. Gero, beraien zaintzaileekin, eguraldiaren arabera, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz.
o LH3-LH4: 13:15-13:45 bitartean bazkalduko dute. Gero, beraien zaintzaileekin, eguraldiaren arabera, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz.
o LH5-LH6: 13:55-14:25 bitartean bazkalduko dute. Gero, beraien zaintzaileekin, eguraldiaren arabera, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz.
DBH
ORDUTEGIA eta SARRERA-IRTEERAK:
– Ordutegi jarraia izango da ikasturte osoan: 08:45-14:45
– Maila bakoitzak bere sarrera-irteerak izango ditu (espazio hauek seinaletika ezberdinarekin zehaztuta egongo dira. Ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko dizuegu).
– Garrantzitsua da, behin bazkalduta, ikastolatik irtetea. Ikastolan bestelako jardunak dauden bitartean familiek ezingo dute bertan egon.
JANTOKIA:
– Azkeneko txandan bazkalduko dute:
o 14:45 – 15:15 bitartean bazkalduko dute. Gero etxera joan beharko dute.
ZERBITZUAK
ZAINTZA ZERBITZUA:
Covid-19ak eskatzen dituen segurtasun neurrian baitan bizikidetza taldeak osatuko ditugunez (talde burbuilak), 3 urtetik aurrera eskaini izan den zaintza zerbitzurik ez da eskainiko aurten, ez goizez, ez arratsaldez.
JANTOKIA:
Jantokia irailaren 7an hasiko da, ikasturtearekin batera.
Taldekatzeak mailakoak izango dira eta txandak honela antolatu dira:
– Lehen txandan HH3-HH4-HH5 urtekoek bazkalduko dute 11:50-12:25 bitartean.
– Bigarren txandan LH1-LH2 mailakoek bazkalduko dute 12:35-13:05 bitartean.
– Hirugarren txandan LH3-LH4 mailakoek bazkalduko dute 13:15-13:45 bitartean.
– Laugarren txandan LH5-LH6 mailakoek bazkalduko dute 13:55-14:25 bitartean.
– Bostgarren txandan DBH1-DBH2-DBH3-DBH3 mailakoek bazkalduko dute 14:45-15:15 bitartean.
Ikasle bakoitzak bere mailari dagokion lekuan bazkalduko du. Bazkaldu ostean, bere mailari dagokion espaziora joango da zaintzaileekin, eta bertan egongo da arratsaldeko klaseak hasi arte.
DBHko bazkaltiarren kasuan, jan ostean etxera joango dira.
Adi! Musika eskolara edo eskolaz kanpoko bestelako jardueretara doanak bere mailari dagokion ordutegian bazkaldu beharko du. Aurten ikasleek ezingo dute euren mailari ez dagokion ordutegian bazkaldu.
KIROLA ETA ENTRENAMENDUAK
17:00etan hasiko dira entrenamendu saioak, horrela, 16:30etako irteera orduak eta entrenamendu saioen arteko jende mugimenduak babesteko.
Sarrera-irteera ordutegia mailakatua izango da eta kirol gune bakoitzak bere sarrera eta irteera propioa izango du. Entrenamendu ordutegi koadro zehatza irailean helaraziko da.
Espazio irekietan egiteko jarduerak lehenetsiko ditugu: futbito zelaia, kantxa eta frontoia taldeka banatuko ditugu eta taldeek, talde burbuila legez jardungo dute (hau da, ez da talde ezberdinen arteko elkarrekintzarik izango) Gimnasioa erabiltzen denean, ateak zabalik egongo dira.
Gurasoek ezin dute Ikastolan egon entrenamenduak irauten duen bitartean. Kanpoan geratuko dira. Talde bakoitzeko ordezkariek bakarrik egon ahalko dute entrenamenduetan eta beti berberak izatea komeni da.
Ume bakoitzak bere edatekoa (ur botilak, kantinplorarik ez) ekarri beharko du. EZIN DIRA PARTEKATU! Nork bere kleenexak, toallitak, eskuak garbitzeko hidroalkohola eta musukoa ekarri beharko ditu
Frontoi gaineko HHko goiko komuna izango dugu erabilgarri beharra izanez gero.