Artezkaritza Kontseilua: “Ikastolak galerak izango ditu baina gure erantzukizunari eutsiko diogu”

Aurrez-aurreko eskolen etetea ezarri zenetik egun eta aste mugituak izan dira ikastolan. Artezkaritza kontseiluak aste santuan bilera telematikoak egin ditu ikastolaren egoera orokorrari eta ekonomikoari jarraipena egin eta neurri berriak hartzeko, kuotei dagozkienak tarteko.

Zein da ikastolaren egungo egoeraz egin duzuen hausnarketa?

Daukagun erantzukizunetik eta kooperatiba garen heinean, gure familien egoera kontutan hartuz, langileak babestuz eta erantzukizun sozialaz jokatuz egin da hausnarketa.
Argi dagoena da ikastolak galerak izan beharko dituela epealdi honetan eta horrek datozen urteetako konponketa, erosketa eta inbertsio planak mugatuko dituela. Beraz, epe labur eta ertainean egin beharreko gastuen murrizketa eta etete bat egingo beharko du.

Asko hitz egiten da ERTEei eta halako neurriei buruz.

Ikastolako langileak lanean ari dira nor bere esparruan. Beraz, ikastolak ezin du ERTErik ez bestelako neurririk aplikatu eta ez du aplikatuko. Kurutziagak diru-laguntzak jasotzen ditu Hezkuntza Sailetik langileen kostuen ehuneko bat estaltzeko (bestea kooperatibara egindako ekarpenen bitartez ordaintzen dugu) eta langileen soldata bermatu egingo da lanean ari direlako.

Kuotei dagokienez doikuntza batzuk egin dituzue, ezta?

Adin tarte guztietan mantenduko da kooperatibara egin beharreko ekarpena. Familiok, bazkide garen neurrian modu solidarioan erantzun behar dugula uste dugu.

0-2 urteko ikasleen familiek 40 euroko ekarpena egingo dute. Haur hezkuntzako lehenengo zikloko langileek lanean dihardute eta urte osorako kontratua dute. Bestalde, ikastolak 2018an haur hezkuntzan egindako inbertsioei erantzuten jarraitu behar du. Erabaki hau apirila-maiatza-ekaina epealdian aplikatuko da.

3-16 urte bitarteko ikasleen familientzat kooperatibara egiten den ekarpena mantenduko da apirila-uztaila bitartean (61,92 €). Abuztuan egiten den derrigorrezko ekarpena, berriz, kendu egingo da.
Material kuota ere kendu egingo da apiriletik aurrera.

Eta zerbitzuen kuotei dagokienez?

Aurreko jakinarazpenean aipatu bezala, zerbitzuen kuotak ez dira kobratuko (jantokia, garraioa, aisia eta eskola kirola). Martxoan kobratu eta erabili ez diren zerbitzuen kuoten konpentsazioa apirileko kuotetan egingo die ikastolak familiei. Apirileko kuotan familien ekarpena negatiboa gelditzen bada (kopuru bat familien alde), maiatzeko ekarpenean konpentsatuko da aldeko saldo hori.

Egoera halako ziurgabetasunekoa izanik, ez da erraza etorkizunera begira jartzea, ezta?

Hartu dugun erabakia daukagun informazioaren araberakoa da. Oraintxe bertan ez dakigu nola amaituko den ikasturte hau, ezta datorren ikasturteari nola ekingo diogun ere. Badakigu egoera ez dela berehala konponduko eta honen eragina luzatu eta zabaldu egingo dela, bai hezkuntza ikuspuntutik eta baita egoera ekonomikoari dagokionean ere.
Era berean, jakitun gara familia askoren egoera ez dela lehengoa izango, eta laguntza beharko dutenak ere izango direla. Ikastolak halako kasuei, beti egin duen bezala, ikuspuntu solidario eta kooperatibotik erantzungo die. Ezer argi badaukagu da ez dugula inor albora utziko.

Artezkaritzak hartutako erabakien arabera kuotak honela geldituko dira:

Adin tartea / Maila

Koop. Ekarpena

Materiala

0 eta 1 urte (apirila-ekaina)

40 €

2 urte (apirila-ekaina)

3 urte – DBH4 (apirila-uztaila)

61,92 €

Chromebooken kobraketa berdin egiten jarraituko dugu LH6 eta DBH4 bitartean.