Urko Rodriguez ikasturte amaierara begirako helburuei buruz

Beste ezer baino lehen atzo (apirilak 15) Espainako hezkuntza ministroak aipatutako “aprobatu orokorraz” argibide batzuk eskatuko genizkizuke.

Zuetako askok bezala neuk ere komunikabiden bitartez jaso dut berria. Guri dagokigunez halako erabaki eta aginduak EAEko Hezkuntza Sailetik iristen zaizkigu. Momentuz ez daukagu ezelako jakinarazpen ofizialik. Berririk daukagunean jakinaraziko diegu familiei. Bien bitartean guk gure hezkuntza proiektuarekin aurrera segituko dugu orain arte bezala.

Zeintzuk dira, beraz, ikasturte amaierara begirako lehentasunak?

Zorionez, zerlanbait esatearren, krisi hau udaberrian etorri da, eta ez udazken edo neguan. Ikasturtearen bi herenak beteta eta bigarren ebaluazioa presentzialki burutu ostean harrapatu gaitu. Orain, azken txanpa honetan hezkuntza sailetik dekretu bidez datorrenari erantzuteko prest egongo gara. Edonola ere, Euskal Herriko Ikastolen parte garen neurrian, bertatik markatuko diren ildoekin bat egingo dugu.

Eskolak emateko prozedurak opor aurreko berak izango dira?
Printzipioz, salbuespen egoera honek dirauen bitartean antolaketa horrekin jarraituko dugu, bai. Familiei bidalitako galdetegietan gurasoek euren kezkak transmititutu dizkigute, baita hainbat ekarpen egin ere. Ekarpenok baloratu eta aztertzen ari da orain irakasle talde bat, beti ere presente izanda, bai gure familien aniztasuna, eta baita adin-tarte ezberdinek dituzten ezaugarriak egoera honetan ikaskuntza- irakaskuntza prozesuak bermatu ahal izateko.

Bide batez gogorarazten dizuegu irakasleen kontaktuak eskura dituzuela eta ez izateko tutoreekin harremanetan jartzeko ezelako kezkarik.

Ikastolako komunitateari mezuren bat helarazi gurako zenioke?
Bi hilabete ditugu aurretik eta oraindik argitu gabeko hainbat zalantza ere bai. Hala ere, Kurutziaga ikastolaren helburua izango da egoera honek eragin dituen mugak gainditu eta gure ikasleek ahalik eta gehien babestea, bai maila akademikoan eta baita pertsonalean ere, euren familiei ahal dugun zerbitzu hurbilena emanez.