Kaixo familia:
Ordenagailuarekin suertatu daiztezkeen arazoak konpontzeko hainbat egoera aurreikusi ditugu, eta hauei irtenbideak emateko proposamenak landu:
BALIZKO EGOERAK:
Ordenagailua pizten ez denean:
- Chromebooka piztuta egon da eta amatatu egin da bapatean?
-
- Ziurtatu kargadorea ondo entxufatuta dagoela, kableak ondo sartuta eta entxufea badabilen.
-
- Argitxoa pizten zaio? Entxufea ez bada ibili, agian bateria gabe gelditu Argazkian adibidea.
-
- Kargatu ordenagailua ordu bat edo bi, eta saiatu pizten.
- Ez badabil, bateria apurtuta egon daiteke.
- Xenonera deitu.
2. Chromebooka amatatuta egon da eta ez da pizten?
-
- Kargatu ordenagailua ordu bat edo bi eta saiatu pizten.
- Ez badabil, bateria apurtuta egon daiteke. Edo bestelako arazoren bat.
- Xenonera deitu.
Bateria zaintzeko bestelako gomendioak:
- Ziurtatu bateria %20-tik ez dela bajatzen.
- Kargatzerakoan, 80% – 100%-era heltzerakoan desentxufatu kargadorea, eta berriro beste deskarga ziklo bat egin 20%-a arte murriztu arte.
- Erabilpen hori ez bazaio ematen, bateriak asko sufritzen du eta izorratzen joaten da.
Pantailan ez denean ezer ikusten:
- Ordenagailua pizterakoan, pantailak dar-dar egiten du? Batzutan ez da ezer ikusten?
-
- Pantaila guztiz itxi eta berriro zabaldu bere posizio ona topatu arte. Barrutik kablea apurtuta badauka eta ez duenez kontaktua ondo egiten, horregatik egin dezake dar-dar.
- Xenonera deitu.
- Ordenagailua pizterakoan pantailaren zati batetan edo pantaila osoan ez bada ezer ikusten edo argitasuna ikusten bada (baita marratxo batzuk ere…)
- Kasu honetan aurre ikusten dugu kolpea daukala pantailak eta apurtu egin dela. Seguruenik kolperen bat hartu du eta pantaila apurtu egin da.
-
- Dudaren bat baduzu, etxean telebista batera konektatu ahal duzue HDMI kablearen bitartez eta lanean jarraitu horrela. Horrela ere ez bada ikusten, konpontzera eraman behar da. Kasu honetan zuzenean deitu Xenonera.
Wifira ez denean konektatzen:
- Wifi zerrendan wifiak agertzen dira baina ezin naiz konektatu.
-
- Ziurtatu wifiaren pasahitza zuzena dela. Normalean, Router-eko azpiko partean dago pasahitza.
-
- Telefono bategaz partekatu konexioa eta telefonoko wifira konektatu, ea horrek funtzioatzen duen eta nabigatu ahal den.
Hemen google-ko laguntza:https://support.google.com/android/answer/9059108?hl=es
-
- Aurrekoak funtzionatzen badu, etxeko wifiarekin dauzkazu arazoak… Aurrekoak ez badu funtzionatzen, Ordenagailuan arazoren bat dago. Konpontzera eraman beharko da.
- Wifi zerranda hutsik dago.
- Ziurtatu, wifia aktibatuta dagoela.
- Aktibatuta badago, eta ez badira agertzen, amatatu ordenagailua eta berriro piztu.
- Ez badu funtzionatzen, konpontzera bidali behar da.
Etxean wifi usb bat badaukazue, horrekin ere probatu dezakezue eta funtzionatuko balu, horrekin jarraitu ahal duzue lanean. Argazkian adibidea.
Teklatuan tekla batzuk ez badute funtzionatzen edo sagua ez badabil:
1.- Tekla batzuk ez badute funtzionatzen, teklatua izorratu egin da, eta zerbitzu teknikora eraman behar da.
2.- Era berean, etxean teklatu/sagu usb edo inalambriko bat badaukazue, horrekin ere lan egin dezakezue.
Konponketak bideratzeko, helbidea:
https://www.xenon.es/portalwebincidencias