HH: Irakasle taldearen baliabide proposamena

Kaixo, familia:

Eskola-jarduera presentzialean suertatu den etenaldia ikusirik, Haur Hezkuntzako familiek  hurrengo asteetan zuen seme-alabekin etxean  aritzeko  lagungarri izango zaizkizuen  baliabide ezberdinen inguruko informazioa jasoko duzue.

Jarduera hauek  proposamenak dira, ez derrigor egin beharrekoak.  Jolasean oinarritutakoak eta gozatzekoak, horrela bakarrik beteko lukete beraien helburua. Beraz, sentikortasun eta malgutasunez  jokatzea da gure aholkua. Etxe bakoitzaren errealitate, baliabideak eta egoerak kontutan hartuz luzatzen dugun  proposamena.