Kaixo, familia:
Azken egunetan egin diren lanekin jarraituz, LH-ko irakasle taldeak aurrerantzean burutu beharreko programazioen lanketan dihardu lanean.
Egun hauetan familia / ikasle / tutoreen arteko komunikazio kanalak eta hauetatik etxeetan burututako lanak definitu diren heinean, aurrera egin eta datozen asteetan bide berdinetatik jasoko dituzte familiek eta hala dagokienean, ikasleek zuzenean, lanean aritzeko material eta jarraibideak.
Mezu honekin batera, gogoratu nahi dizuegu ikasketen inguruan zalantzak argitzeko bidean tutorea dela erreferente , eta ikastolako zuzendaritzatik pairatzen gabiltzan egoera honen inguruko azken berriak jasotzen jarraituko duzuela.