DBH: Hezkuntza jardunaren antolaketa

Kaixo, familia:

DBH-ko irakasle taldeak, hurrengo asteetarako ikasleen hezkuntza jardunaren nondik norakoak adostuta, mezu bidez helaraziko dizkie familia eta ikasleei jarraitu beharreko prozedurak eta komunikazio kanalak.  Beste etapetan lez, gogoratzea, ikasleen zalantzak argitzeko bidea irakaslea dela.

Momentu honetan, familiekiko eta ikasleekiko harremanean informazio eta komunikazio etengabea mantentzea ezinbestekoa izanik, ahalegin berezia egin behar dute ikasleek irakasleek finkatutako kanalak eta prozedurak errespetatzen eskola lanen jarraipen egokia bermatze aldera.