50. urteurreneko festa handia: azaroak 10
Mezu honen bidez jakinarazi gura dizugu 50. urteurreneko ekitaldiek datorren udazkenarekin jarraitu egingo dutela eta, bide batez, zure agendan data bat gorde dezazun nahiko genuke.
Azaroaren 10ean urteurreneko festa handia egin nahi dugu. Berrogeita hamar urteotan ikastolako kide izan direnak (guraso, langile, ikasle, lagun…) eta gaur egun garenak batu eta egun eder bat pasatzea da asmoa.
Momentuz ezin dugu gehiago aurreratu baina, ez ahaztu, gorde Azaroaren 10a!