Artezkaritzaren oharra: Kudeaketa organoetan parte hartzeko deia

Artezkaritzaren oharra: Kudeaketa organoetan parte hartzeko deia

Kaixo, guraso:

Urtero legez, aurten ere gurasook osotzen dugun Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Errektore Kontseilua berritzen dela eta berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu.

Kooperatiba bat izanik eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu Ikastolako kudeaketa Organo ezberdinetan parte hartzeko eskubidea (izan Artezkaritza Batzordea edota Zaintza Batzordea), Batzar Nagusiak hala onartuz gero.

Horregatik, bazkide, zeure burua aurkeztu nahiko bazenu Batzordeetan parte hartzeko, idazkaritzan izena eman ezazu maiatzaren 25a baino lehen.

Datorren ekainean ospatuko dugun Batzar Nagusian aukeratuko ditugu bozka bidez hurrengo Artezkaritza kontseiluko kide berriak.

Agur bero bat.

Jon Elorrieta

Kurutziaga Ikastolako Presidentea