50. urteurrena: guraso sortzailei omenaldia (argazki galeria)

Joan den maiatzaren 3an, 50. urteurreneko ekitaldien barruan omendaldi polit eta hunkigarria egin genien orain berrogeita hamar urte hasi eta laurogeigarren hamarkadara arte Kurutziaga Ikastola sortu eta bultzatzeko lanetan aritu ziren gurasoei. Aitortza ekitaldi honetara garai hartako hainbat guraso edo euren ondorengoak hurbildu ziren. Gure aldetik, ikasle, irakasle ohi eta gaurko gurasoz osatutako taldetxo batek denetarik egin zuen: aurkeztu, testuak irakurri, bertsoak kantatu, zapiak jarri, musika jo, kantatu, banangoa dantzatu…

Eta hala ere ez da inoiz nahikoa izango gure eskerrona adierazteko. Bihotz-bihotzez, bertaratu ziren guztiei eta ezin izan zutenei: eskerrik asko!

(argazkiak: Ohiane Ferreria Landeta).