Artezkaritzaren oharra

Hezkuntza komunitateari jakinarazpena

Kurutziaga ikastolak ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lehen Hezkuntzako 6. mailan egin nahi duen kanpo-ebaluazioaren aurrean planto egitea erabaki duela jakinarazi nahi dio Artezkaritzak Hezkuntza komunitateari.

2009az geroztik DBH 2. mailan eta Lehen Hezkuntzako 4.ean. azterketa hauek egiten dira. Proba horiek ikastetxe bakoitzari bere aurrerapenak ezagutzeko aukera eman diote. Gainera, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitatearen oniritzia izan dute, eta dute.

Artezkaritzaren iritziz ez da halakorik gertatzen Lehen Hezkuntzako 6. mailako geletan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebaluazio lagin gisa egin asmo duen ebaluazioarekin. Gure ustez gaur egun proba hau egiteko dagoen arrazoi bakarra LOMCEn oinarrituta dago eta ez du bilatzen ikastetxearen ezelako hobekuntzarik. Alderantziz, ikasleen ikaskuntza-prozesuaren amaieran ikasi dutena neurtzea besterik ez du bilatzen. Lan hau ikastolako profesionalek egiten dutenean ez dugu kanpoko nota baten beharrik ikusten.

Honegatik guztiagatik, Kurutziaga Ikastolako Artezkaritzak ez du beharrezkotzat jotzen Lehen Hezkuntzako 6. mailako ebaluazio egitea.