Hezkidetzari buruzko galdetegia

Hezkidetzari buruzko galdetegia

Kaixo, familiak:
Pasa den astean Hezkidetza taldetik galdetegi bati erantzutea eskatu genizuen, eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gure eskariari erantzuna eman diozuen guztioi. Hala ere, gure ikastolako komunitatea handia da eta oraindik ez dugu jaso esanguratsua izan daitekeen erantzun kopururik. Horregatik, aurreko astean galdetegia erantzun ez zenuten familiei eskatu nahi dizuegu aste honetan bete dezazuen.
Aldez aurretik zuen elkarlana eskertuaz jaso ezazue agur bero bat.
Hezkidetza Taldea