DBH1: Lekeitiora arraun saio bat egitera

Kaixo familia,

Ekainaren 6an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:
● Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak (arraun
saiorako)
● Bainu  jantzia
● Toalla
● Eguzki-krema
● Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
● Hamaiketakoa eta ura

Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia mesedez (jantokiko gora-beheren galdetegia).

– Irteera: 8:00 Ikastolan

– Itzulera: 14:45ean  Ikastolara

Irteera honetara mugikorra eramatea debekatuta dago. Beraz egun horretan mugikorra etxean utzi dezatela.

Irteera honen kostua  19,5 € da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak