WiFi konexioan arazoak

Kaixo familia,

Ikasturte hasieratik WiFi arazoak ditugu ikastolan. Badakigu horrek ikasleengan eta irakasleengan eragina duela, eta baldintzatu egiten duela gure jarduna.

Jakinarazten dizuegu ikastolako IKT arduradunez gain, kanpoko enpresa batekin ere bagabiltzala burubelarri irtenbidea bilatzen.

Arazoa konpontzeko aste hau beharko dugu. Orain arteko pazientzia eskertzen zaizue kalte honen eraginpean zaudetenoi, eta bide batez, ondorengo egunetan ere pazientzia izaten jarraitzeko eskatzen dizuegu arazoa konpondu bitartean.

Mila esker

Kurutziaga Ikastola