HH 3-5 urte: gelakako antolaketa

Kaixo familia:

Aurrekoan esan bezala, antolaketa gelaka izango da, Hezkuntza eta Osasun sailek beste agindurik eman arte. Edozelan, aldaketak espazioan eragingo dute eta ez horretan izango dugun jardunean.

3 eta 4 urteko geletan logunea gelaka antolatuko dugu, ez ditugu umeak esnatuko, beraiek esnatu ahala altxatuko ditugu.

Bestetik, gelen aldaketa egingo dugu 15ero behin. Espazio bakoitzak bere berezitasunak ditu eta umeen beharrizanei erantzuteko beharrezkoa iruditzen zaigu espazioen aldaketa hau egitea. Aldaketa honekin noiz hasiko garen buletinaren bitartez jakinaraziko dizuegu eta beharrezko informazioa geletako sarreretan jarriko dugu dagokion momentuan.