Lapurretak ikastolan

Kaixo, familia:

Azken egunotan ikastolan lapurretak izan ditugu. Batez ere bizikletak izan dira lapurtutakoak.

Ikastolak aseguru bat baduen arren, aseguru honek ez ditu babesten lapurreta hauek, beraz hartu itzazue beharrezko neurriak lapurreta hauek ekiditeko.

Gertaera hauen aurrean Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu.