HH 3urte-LH2: zaintza zerbitzua

Kaixo, familia:

COVID-19 dela eta ikastolak ez du eskaini zaintzarik azken ikasturtean. Ikasturte honetara begira hainbat izan dira eskatu dutenak zerbitzu hau berriz martxan jartzeko, eta idatzi honekin interesa edukiko luketen familien kopurua jakin nahiko genuke.

Zerbitzu hau martxan jarri ahal izateko oinarriak osasuna eta segurtasuna izango dira, ondorioz, taldekatzeetan, espazioen antolaketan eta zerbitzuaren kuotetan eragina izango dutela aurreikusten dugu.

Momentuz, interesa duzuenok galdetegia betetzea eskatzen dizuegu, eta ikastolak eskaintza bideragarria egiteko ahalegina egingo du.

Galdetegia