Txertaketak: LH6 neskak eta DBH4 (ekainaren 6an)

Kaixo Familia,

Datorren ekainaren 6an, larunbata, Kurutziagako ikasleei dagokien txertaketa egiteko eguna izango da. Ohiko jarduna izan denean ikastolan bertan egin izan dira txertaketok baina aurten ez da posible horrela egitea. Txertaketak Durangoko Landako Osasun Zentroan egingo dira.

Txertoak honako hauek izango dira:

Bigarren VPH dosia: LH6ko neskak bakarrik. Goizeko 09:30tan.
Tetanosa eta meningokoko tetrabalentea : DBH4ko ikasle guztiak. Goizeko 10:30tan.

Lekua:
Durangoko Landako Osasun Zentroa.

Ikasleek deitzen zaien orduan joan beharko dute, bakoitza bere maskararekin eta aurrez tenperatura hartuta.

Sukarra, eztula, eztarriko mina, arnas sintomak edo COVID19 kasuren batekin kontaktuan egon badira, ez dira joango.

Ikasleak kalean egongo dira deitzen zaien arte, ezarritako segurtasun-tartea gordeta.

BAIMENAK:

Txertoak eman behar dituztenek badituzte, udazkenean jaso zituzten. Orduko hartan baimenik aurkeztu ez zutenek, baimena eraman behar dute txertaketara.

Zalantzaren bat izanez gero jarri haremanetan Osasun Zentroarekin.