Santa Ageda egunaren bezperako egunerako ordutegia eta azken entsegua

Kaixo familia, 

Gogoraraztera gatoz, zapatu honetan, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatu gura dugula eta kantuan irtengo garela Durangoko kaleetan barrena.

Gure ikasleak euskal kulturaren kantutegi eta ohiturak lantzen dauden neurrian, gurasook ere parte aktibo izan gura dugu.

Asmoa, esan legez, otsailaren 4an kalez kale abesten irtetea da, gero mokadutxo batekin bukatzea da. Horregatik galdetegi hau betetzea eskatzen dizuegu momento baten (minutu bateko kontua da).

Ibilbidea, ordua eta plana honakoa izango litzateke:

  • Zapatuan, otsailak 4, goizeko 11:00tan irten ikastolatik eta Durangon barrena ibili kantuan.
  • 13:00ak inguruan Andra Marin bukatuko genuke txokolate eta salda apur bat hartuz.

Kantuan irten aurretik entsegu pare bat egitea komeni denez, ondokoa proposatzen dizuegu:

  • Entsegua otsailaren 3an (barikua) egingo dugu, arratsaldeko 16:30ean, ikastolako idazkaritza atarian (umeen kotxeak uzten ditugun lekuan).
  • Honekin batera koplen kopiak ere bidaltzen dizkizuegu begirada bat emateko.

 Gogoratu gonbite hau denontzat dela, kantuan aritzeko ez dago adinik. Eta ez ahaztu zuen makilak kantura ateratzeko.

Eskerrik asko eta animatu!