Badator Gaztañerre eguna, zatoz neguko festara!

Kaixo, familia hori:

Jakinarazi gura dizugu datorren otsailaren 11n, zapatuan, Gaztañerre jaialdia ospatuko dugula Plateruena Kafe Antzokian.

Programa honakoa izango da:

  • 17:00tan. Tailerrak: karetak, aurpegia margoztea, marrazkiak…

  • 18:00tan. Kurkuluxetan Kultur Elkartearen Eskutik, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo antzerkia

  • Antzerkiaren ostean:

    • Gaztañerre eta Txokolate beroa

    • Tailerrak

Sarrerak salgai egongo dira datorren astean zehar idazkaritzan 4€an, edo zapatuan, Plateruenean bertan, 6€tan (ikuskizuna+txokolatea), gaztainak aparte erosi beharko dira.

Esan bezala, jaialdia, Plateruena antzokian burutuko dugu aukera eman digutelako horretarako. Eskerrak eman gura dizkiegu arduradunei.

Gonbitea zabala da, ikastolako kide zein kanpotik etorri nahi duen guztiarentzako da.

Kurutziaga Ikastolako HHko GO-guraso ordezkariak