Santa Ageda bezpera

Kaixo Familia,

Datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda eguna ospatuko dugu. Aurten LH4an dauden familiak izango dira antolatzaileak, gogoan izan.

Programari dagokionez, ekintza eta entseguak honela antolatuko dira:

 

Asteartea, otsailak 4

  • 16:15etan HH 3, 4 eta 5 urtekoek eta LH 1 eta 2. mailakoek koplak abestuko dituzte ikastolako frontoian.
  • 16:30tan txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira jantokian.
  • 17:00tan azken entsegua egingo da.
  • 17:15 Kalez kale kantari. Ibilbidea honakoa izango da: Ikastola, Ezkurdi, Andra Mari (Barrenkaletik), Udaletxea, Goienkale, Kale Barria eta Santa Ana (Elizpea) amaitu.
  • Kantuan amaitu ostean, txokolatea banatuko da.

Gogoratu,

Kalez kalekora bakoitzak bere makila ekarri behar duela. Entsegutan ez da makilarik erabiliko.

Antolatzaileak LH4ko familiak zarete. Arduraduna Itziar Egia da eta ekintza honen inguruko informazioa lh4ordezkaria@kurutziagaikastola.eus helbidean aurkituko duzue.