DBH: eskalada ikastaroa

Kaixo, familia:
Ikastolako Kirol batzordetik DBHko ikasleentzako hurrengo kirol eskaintza zabaldu da:
Eskalada ikastaroa
Tokia: Landako kiroldegiko rokodromoan.
Iraupena: 4 aste
Eguna: astearte eta ostegunero 17:00etatik 18:00etara (hasi otsailaren 4an eta bukatu 27an)
Materiala: katu-oinak (norberak bereak)
Prezioa: rokodromora joateko otsaileko kuota ordaindu beharko dute, 4,80€ Durangon bizi direnak eta 10,40€ ez direnak bizi (Landakon ordaindu beharrekoa)
Izena emateko epea: otsailaren 3ra arte (astelehena) hurrengo galdetegia beteta.
Zalantzaren bat izanez gero edo argibideren bat behar baduzue, deitu 94 620 08 22 telefonora (106 luzapena) edo idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

IZENA EMAN