San Antonio Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkartetik gonbidapena
Datorren ostiralean, maiatzaren 31, jai solidarioa izango da San Antonio Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako jolastokian. Jaialdi Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten haurrei zentzumenen estimulazioa lantzeko materialak lortzea du helburu.
Ekitaldi hau San Antonio Ikastetxeko ikasleen gurasoen elkarteak (IGE) antolatzen du, EIRBAND eta ASTOTURFER musika taldeen lankidetzarekin eta hezkuntza zentroaren laguntzarekin.