DBH 1: Arraun irteera

DBH 1: Arraun irteera

Kaixo familia,

Ekainaren 10an, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera. Ekintza honetarako, ikasleek Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropez gain, bainu jantzia, toalla, eguzkiko krema eta txankletak (hondartzarako beharrezkoak) ekartzea komeni da. Egun osoko irteera denez, bazkaria ere ekarri beharko dute.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera dute. Poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatzeko, mesedez, jakinarazi irakasleei.

– Irteera: 8:30ean Ikastolan

   – Itzulera:15:30ean  Ikastolara

 

Irteera honen prezioa 13€ da eta ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.

 

 Gorputz Hezkuntzako irakasleak