Saharako umeentzako arropa bilketa

Aurtengo udan ere, hainbat izango dira Durangaldera etorriko diren ume sahararrak. Beste batzuetan bezala, Rio de Oro elkarteak arropa bilketa burutuko du hainbat ikastetxeetan. Gurean, Kurutziaga ikastolan, maiatzaren 27tik 31ra bitartean izango da bilketa, egun horietan izango dugu idazkaritzan arropa biltzeko kutxa.

5 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzako oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, eskolako amantalak, berokiak eta bainujantziak batuko dira, besteak beste. Bereziki udako arropa, baina negukoa ere ondo etorria izango da.

Aukera paregabea Kurutziaga ikastolako komunitatearen elkartasunerako borondate eta gogoa adierazteko, animo eta parte hartu!