Rio de Oro: janari bilketa kanpaina

Rio de Oro: janari bilketa kanpaina

 

Aurten ere Rio de Oro elkartearekin batera janari bilketa kanpaina egingo dugu Saharako herriari laguntzeko ikastolan. Idazkaritzako sarreran kutxa bat jarriko dugu bertan nahi diren poltsak uzteko. Janari bilketa urtarrilaren 14tik urtarrilaren 21era egingo dugu. Bilketa honetan elikatzeko beharrezkoak diren produktuak jasoko ditugu: atuna oliotan, sardinak oliotan, pasta, dilistak, txitxirioak, babarrunak eta arroza. Beste alde batetik, emakumeentzako konpresak ere jasoko dira.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.