LH 2: Bermeoko Arrantzaleen museora irteera

LH 2: Bermeoko Arrantzaleen museora irteera

 

Kaixo, familia:

Urtarrilaren 23an Bermeoko Arrantzaleen museora joango gara txangoan.

Irteera egun osokoa izango da: 9:00etan gelan elkartuko gara eta 16:30etarako itzuliko gara.

Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur freskatzeko. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknika  jasoko dute  (hala eskatu baldin badute). Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.  Jantokian bazkaltzen ez dutenek, eta piknika jaso nahi izan ez dutenek, etxetik eraman beharko dute bazkaria.

Horrez gain, jakin ezazue irteera honen prezioa 4€koa dela, eta ohiko kontutik pasatuko zaizuela.

Bigarren mailako irakasleak