Olentzerori ongi etorria, baserritarrez jantzita

Olentzerori ongi etorria, baserritarrez jantzita

Kaixo, familia:

Bihar, abenduaren 22an, Olentzero etorriko da ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diote, baserritarrez jantzita.

Gogoratu, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua). Autobusa 14:30ean irtengo da ikastolatik.

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!

Zuzendaritza