Bizitzeko Hezi. Ikastolaren 50. urteurrena

Bizitzeko Hezi

Ikastolaren 50. urteurrena

Kaixo, familia:

Aurreko egunean 50. urteurrena antolatzeko lehen bilera egin genuen. Bertan hainbat proposamen landu ziren eta, hasteko, etxerako lan batekin ekingo diogu ospakizunari.

Bizitzeko Hezi da urteurren honentzako aukeratutako lema, eta esaldi horretatik abiatuta, Gabonetako oporretan lantxo bat egitea eskatzen dizuegu: 50. Urteurrena irudikatzeko ikur bat, logotipo bat, marrazki oso bat, koloretan, zuri beltzean… Bizitzeko Hezi lemak eta ikastolak burura ekartzen dizuena irudikatzea nahiko genuke.

Lan hauek opor ostean jasoko ditugu, beraz urtarrilaren 8an tutoreari eman beharko dizkiezue zuon lanak.

Milesker, eta animatu parte hartzera!