Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Kurutziaga Ikastola Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

 

Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2018ko urtarrilaren 17an, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.

GAI ZERRENDA:

  1. Akta onartzeko bi bazkide izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
  2. 2016-2017 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa eta urteko kontuen onespena, hala balegokio.
  3. 2017-2018 ikasturteko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
  4. Galderak eta erreguak.

OHARRAK

Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko  orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten  pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.

 

Durangon, 2017ko abenduaren 20an

Lehendakaria

Jon Elorrieta