LH 6 – DBH: Eski irteera

ESKI IRTEERA

Kaixo, guraso hori:

Aurtengo eski irteerako informazioa bidaltzen dizugu:

Noiz? Urtarrilak 27-28. Asteburuko Eski irteera.

Nora? VALDEZCARAYra

Norentzat? LH 6. maila eta DBHko ikasle guztiei zuzenduta.

Irteera: 27 goizaldean.

Itzulera: 28 gauean

Prezioa: 170 € eskia eta 192€ snowa. Dena barne: Autobusa, asteburu osoko forfaita, pistetako asegurua, aterpetxean gaua, afaria, gosaria eta bazkaria (lehenengo egunekoa norberak eraman beharko du), materialaren alokairua, begiraleak…

Gutxienez 25 lagun behar dira bestela ez da ekintza burutuko.

OHARRA (1): Irteerari buruzko datu guztiak eta nondik norakoak azaltzeko gurasoekin batzar informatiboa egingo dugu urtarrilaren 24an, asteazkena, Ikastolako jantokian eta arratsaldeko 18’30tan. Aurrez gogoratuko dizuegu.

OHARRA (2): Derrigorrezkoak dira NAN edota pasaportea eramatea.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 18a da.

Urtarrilaren 19an kobratuko zaizue irteeraren kostua bankutik.

IZENA EMATEKO SARTU HEMEN