Martxoak 8: Greba

Martxoak 8: Greba deia

Kaixo, familia:

Honen bidez, jakinarazten dizuegu Martxoaren 8rako, ostirala, Mugimendu feministak egindako greba deialdiari Sindikatu nagusiek babesa eman diotela, eta dei honi erantzunez, Ikastola honetako emakume langileen gehiengoak greba egitea erabaki duela.

Hau dela eta, Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ohiko zerbitzurik, eta egun hori honela antolatuko dela jakinarazten da:

JANTOKIA

  • Jantoki zerbitzurik ez da egongo, zaintza zerbitzurik ezin delako bermatu.

ZAINTZA ZERBITZUA (7:30-9:00; 16:30-17:30)

  • Goizeko eta arratsaldeko zaintza zerbitzurik ez da egongo.

HAUR HEZKUNTZA 0, 1 ETA 2 URTE

  • Zerbitzurik ez da egongo, zaintza zerbitzurik ezin delako bermatu.

HAUR HEZKUNTZA 3, 4 ETA 5 URTE

  • 9:00 – 12:00ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • Jantoki zerbitzurik ez da egongo, ikasleak etxera joan beharko dira bazkaltzera. Eguerdian ikastola itxita egongo da.
  • 14:30 – 16:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.

LEHEN HEZKUNTZA

  • LH1-LH4: 9:00 – 12:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • LH5 eta LH6: 8:45 – 12:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • Jantoki zerbitzurik ez da egongo, ikasleak etxera joan beharko dira bazkaltzera. Eguerdian ikastola itxita egongo da.
  • LH OSOA: 14:30 – 16:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.

DBH

  • 8:45 – 14:30ak bitartean zerbitzu minimoak eskainiko dira, umeen zaintza bermatuz.
  • Jantoki zerbitzurik ez da egongo, ikasleak etxera joan beharko dira bazkaltzera.

 

Zerbitzuan izango den eragina kuotetatik deskontatuko zaizue.

 

Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.