LH eta DBH: noten buletinak Alexian

LH eta DBH: noten buletinak Alexian

Kaixo, familia:

Honen bidez jakinarazten dizuegu eskuragarri dituzuela dagoeneko Alexian 1. ebaluazioko noten txostenak.

Kontutan izan aurtengo ikasturtean Alexian lehen aldiz sartzen bazarete, programa 2017-2018 ikasturtean kokatuta izango duzuela.

Bideo honetan ikus dezakezue 2018-2019 ikasturtera aldaketa egiteko era:

APPan ezin daiteke zuzenean ikasturtea aldatu. Bideoan azaldutako eran egin eta hurrengo APPtik sartzen zaretenean,  zuzenean 2018-2019 ikasturtean egongo zarete.

 

PASAHITZ BERRIA SORTZEA :

Pasahitza ahaztu baduzu, hemen daukazu pasahitz berria sortzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa:

APPa erabiltzeko ohitura baduzue, sarrerako pantailan, pasahitza agertzen den ilaran dagoen begian sakatuz gero, zuen pasahitza bistaratu dezakezue.