Matrikulazioa

Matrikulazioa

Guraso agurgarriok,

Urtero lez, matrikulazioan arreta berezia jarria dugu, urterik urte gorantz egiten du eta.

Hori dela eta hasiak gara 2019/2020 ikasturteko matrikula prestatzen. Informazio honek gure matrikulazioaren kudeaketa hobetzen laguntzen digu, beraz, haurren bat izan edo izateko bazaudete etor zaitezte ikastolara izena ematera lehen bait lehen. Era berean, ezagun edo lagunen bat baduzue haurra Kurutziaga Ikastolan matrikulatzeko interesa duena, ikastolara hurbiltzeko gonbidapena egitea eskatzen dizuegu.

Gogorarazten dizuegu, era berean, Ikastolan matrikula egiteko lekua badagoela eta, norbaitek ikastola ezagutu nahiko balu barrutik, harrera pertsonalizatua eta bisita gidatua egiten dugula edozein unetan.

Ezagun guztiei, informazio hau pasatuko diozuelakoan, jaso gure agurrik beroena.