LH 6: DBHko aurkezpena (aukerako gaien aukeraketa)

Kaixo familia,

Datorren ikasturtera begira,  DBH-ko aurkezpena egingo zaie zuen seme-alabei geletan (maiatzaren 21ean). Aurkezpen horretan, DBHko azalpen orokorrez gain, aukerako gaiei buruz  hitz egingo da, eta behar diren azalpenak emango dira. 

Familiek ere azalpen hori izan dezazuen, egun berean, bideoa bidaliko da ikasleen helbide elektronikora.

Familiako kideok, aurkezpen hori batera ikustea gomendatzen dizuegu, aukerako arloen aukeraketan ikasleei laguntzeko. Bertan azaltzen den moduan, azalpenaren ondoren zalantzak badituzue, agertzen den helbidera idatzi dezakezue eta bertatik erantzungo zaizue (aukerako-hautazko@kurutziagaikastola.net). 

Bideoarekin batera, aukerako arloen taldekatzeak egiteko behar den informazioa jasotzeko, galdetegia helduko zaie ikasleei. Hau betetzeko, maiatzak 31 arte izango dute. Galdetegietako erantzunak izango dira aukerakoen zerrendak osatzeko oinarria, baina erantzunak epe barruan emateak ere eragina izango du. Beraz, epea errespetatzea garrantzitsua izango da.

 

Zuzendaritza