Artezkaritzako kide izateko hautagaitza aurkezteko gonbitea

Kaixo, guraso:

Urtero legez, familiok osotzen dugun Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Artezkaritza Batzordea berritzen dela-eta, berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu.

Herri ekimeneko erakundea izanik (Kooperatiba) eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu Ikastolako kudeaketa Organo Gorena den Artezkaritza – Batzordean (9 lagunek osotutako taldea) egoteko eskubidea, Batzar Nagusiak hala onartuz gero.

Horregatik, bazkide, zeure burua Batzordera aurkeztu nahiko bazenu, zuzendaritzan izena eman ezazu ekainaren 4a baino lehen artezkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidean.

Datorren ekainean ospatuko dugun Batzar Nagusian aukeratuko ditugu bozka bidez hurrengo Artezkaritza kontseiluko kide berriak.

Agur bero bat.

Hektor Orbe

Kurutziaga Ikastolako presidentea

Durangon, 2021eko maiatzaren 20an