LH 4: Lekeitiora irteera

LH 4: Lekeitiora irteera

Gurasoak agur,

Datorren ostiralean, ekainaren 7an, ikasturte amaierako irteera egingo dugu Lekeitiora. Gure asmoa bertako GR bateko ibilalditxo bat egin eta hondartzara joatea da,  eguraldia lagun badugu, horrela egingo dugu.

Egun osorako irteera izango da, beraz, bazkaria eta edaria eraman behar dute haurrek, baita eguraldiaren araberako arropa aproposa ere, ez ahaztu etxetik irten orduko eguzkiarengandik babesteko krema ondo emateaz eta motxilan krema potea sartzeaz.

Irteeraren kostua 3€koa izango da eta ohiko bideetatik kobratuko zaizue. Arratsaldeko 4:30etan ikastolan izango gaituzue bueltan.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura izango dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei astelehenerako.

 

Agur bero bat,

Tutoreak.