LH 5: Arantzara irteera

LH 5: Arantzara irteera

Kaixo, familia:

Ekainaren 5, 6 eta  7an (asteazkena, osteguna eta ostirala), Arantzako aterpetxera irteera egingo dugu.

Asteazkenean goizeko 9etan irtengo gara ikastolatik eta ostiralean arratsaldeko 16:30erako itzuliko gara.

Irteera honetako gastua, ikasle bakoitzeko, 94 eurokoa izango da eta ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

Hauexek dira ikasleek eraman behar dituztenak:

  • 3 egunerako arropak
  • Lo-zakua
  • Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
  • Xira (euria egingo balu)
  • Barruko arropa eta pijama
  • Nezeserra, txankletak eta toaila
  • Bisera
  • Mendirako motxila txikia eta kantinplora
  • Eguzkitako krema

 

EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK  EZTA LITXARRERIAK ERE.

 

Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.

 

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

 LHko 5. mailako tutoreak